Amazoniako oihana babesteko Leona Johansson eta Tommy Hol Ellingsenek pornora jo zuten 2004. urtean. Fuck for Forest izeneko ekimenaren bidez, eskandinabiar bikote honek ingurumena babestea helburu duten ekimenak finantziatzeko dirua lortzea du helburu. Hamar urtetan, lau mila bazkide inguru lortu dituzte eta, guztira, 250.000 euro inguru bildu dituzte Peru, Estatu Batuak, Brasil, Ekuador, Costa Rica eta Eslovakian garatzen diren ekimen ekologikoak finantziatzeko.
Gaur egun Berlinen egoitza duen GKE honen sorrera, jada, nahikoa eztabaidatsua izan zen. Izan ere, bikotea Norbegiako The Quart musika jaialdiaren barnean The Cumshots taldea ematen ari zen kontzertuaren erdian sexu esplizitua izan zuen. Atxilotuak izan ziren eta 1.200 eurotako isuna ordaindu behar izan zuten. Bere herrialdean arazoak izango zituztela ikusita, Alemaniara jo zuten eta han Fuck for Forest (FFF) GKE-a sortu zuten. Bertan, bi kide mota omen daude. Alde batetik, kideek bere argazki eta bideo erotiko propioak partekatu ahal dituzte GKE-ren web orrialdearen bidez. Horrek, beste kideek bidalitako edukiak ikusteko eskubidea ematen die. Arropa erantzi nahi ez dutenei, berriz, webgunean diren edukiak ikusteko kuota bat ordaintzeko aukera ematen zaie. Web orrialdean parte hartzen dutenen artean ez dago industria pornografikoko profesionalik.
Bikote berezi honen ibilbideak oihartzun handia izan du zine alorrean. Horrela, jada bi dira bere bizitzaren inguruan ekoiztutako pelikulak.