Alf Spence, II. Mundu Gerrako beteranoa da, eta bere adina dela eta, ikusmen arazo handiak ditu. Hori nahikoa normala da bere adineko pertsonen artean, baina Spenceri gauza bitxia jazo zaio azken bi urte hauetan zehar. Antza denez, Ingalaterran, zaborra jasotzeko ontziak eta posta botazeko ontziak nahiko antzekoak dira, eta horrek, Alf gixajoari arazo bat suposatu dio. Horrela, bi urtez, Spencek posta zabor ontzira botatzen izan da. Spencek bere alaba eta bilobak postaz zoriontzen omen zituen, eta alabak gutun gehiago iristen ez zirela ikusita, aitak memoria galtzen ari zela uste zuen.