Donostiako San Telmo Museoak bat egingo du aurten ere maiatzaren 18an eta 19an ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunarekin. “Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde” lelopean ospatuko da aurtengo edizioa museoek hezkuntza-zentro eta ikerketa eta ezagutzaren hedapenerako eragile gisa duten funtsezko eginkizuna aldarrikatuz.
Aurten, San Telmo Museoko programa bereziak nobedade nabarmen bat izango du: museoko eliza espazio interaktibo bihurtuko da, eta bisitariek sormen-tailerretan parte hartu eta esperientziak partekatu ahal izango dituzte. Sarrera doan izango da maiatzaren 18an eta 19an, eta bisita gidatuak doan izango dira hilaren 18an, larunbata. Gainera, musika eta dantza emanaldiak eskainiko dira.
Maiatzaren 18an eta 19an, 10:00etatik 20:00etara, eliza sormen eta partaidetza gune bihurtuko da, J.R. Amondarain artistak zuzendutako tailer irekiekin.
Museoak Ate Irekien Jardunaldiak izango ditu maiatzaren 18an eta 19an, larunbatean, hilak 18, bisita gidatuekin eta Francisco Escudero Kontserbatorioko gitarra elektriko eta baxuko ikasleen emanaldiekin.
Aurten, Museoen Nazioarteko Eguna egun gehiagotara luzatuko da Donostian. Maiatzaren 25ean, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek musika eta kantu emanaldiak eskainiko dituzte. Halaber, ekainaren 15ean euskal dantza, dantza garaikide eta klasikoko emanaldiak izango dira Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik.