Prototipoak Azkuna Zentroan maiatzaren 30etik aurrera

Aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren proposamen artistikoak berriak dira, Azkuna Zentrorako berariaz sortutakoak edo Zentroaren eta hiriaren testuinguru arkitektonikoa eta soziala eraldatzea planteatzen dutenak.

Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitartean, Bilboko Azkuna Zentroak Prototipoak-Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalaren edizio berri bat hartuko du. Topaketa honetan, errealitatearen zenbait alderdi zalantzan jartzen dituzten jatorri ezberdineko artistek praktika artistikotik errealitatean eragiteko aukerak zabaltzen saiatzen dira.

Edizio honetan honako artista hauek izango dira:

  • Ayse Erkmen – ‘Myself on site’ (Turkia)
  • Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum – ‘Arqueología en Reverso – 43°15 ́35 ̈N 2°56 ́14.9”W’ (Euskal Herria-Herbehereak)
  • Fermín Jiménez Landa – ‘Un helado sabor sendero’ (Euskal Herria)
  • Gilles Jobin – ‘Cosmogony’ (Suitza)
  • Ainhoa Lekerika – ‘Deep wishes, promises and hopes’ (Euskal Herria)
  • Laida Lertxundi – ‘8 Topaketa’ (Euskal Herria)
  • Teatro Ojo – ‘Deus Ex Machina’ (Mexiko)
  • Orangcosong – ‘Hitsudankai – From now / here, Silence’ (Japonia)
  • Susana Velasco – ‘Tierra de nadie’ (Espainia)
  • Ramón Williams – ‘Museum Traces’ (Kuba)
Proposamenak

Azkuna Zentroan izango diren proposamenek dantza, eskultura, zinema, ikus-entzunezkoak edo site specifics, performanceak, instalazioak, espazio publikoko esku-hartzeak edo arkitektura iragankorrak zeharkatzen dute, hausnartzeko eta errealitatea beste modu batean bistaratzeko proposamenak planteatzen dituztenak: prozesu gisa, praktika gisa eta esperientzia gisa.

Ikusi ahal izango diren proposamen artistikoak berriak dira, Azkuna Zentrorako berariaz sortutakoak edo Zentroaren eta hiriaren testuinguru arkitektonikoa eta soziala eraldatzea planteatzen dutenak. Horietako batzuk, gainera, topaketa amaitu ondoren ere ikusgai izango dira udan zehar.

Aurtengo edizioan, artistekin topaketak egingo dira egunero, eta beren sortze-prozesuak publiko komunitateekin partekatuko dituzte.