Datorren martxoaren 12tik 13ra bitartean Iruña Open 2022 ospatuko da Iruñeako Gaztediaren Etxean. Aurtengoa aipatu lehiaketaren VI. edizioa izango da eta Kuboaren Munduko Elkarteak (WCA) arautzen duen lehiaketa da.
Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea jada zabalik da. Horretarako WCAren webgunean den inprimakia osatu behar da. Aurtengo edizioan, osasun-egoeraren ondorioz, bakarrik 40 lagun lehiatuko dira.
VI. edizioa
Lehiaketa zortzi kategoriatan banatuta egongo da. Ohiko kuboaz gain, dodekaedro itxura duen Megaminx kuboaren; ardatz zeiharrak dituen Square1 kuboaren; eta, erdigunetik egin beharrean izkinetatik bira egiten duen Skewb kuboaren lehiaketak ere izango dira. Aldi berean, kuboaren zailtasun-mailaren araberako kategoriak ere izango dira, alde bakoitzean pegatina gehiago edo gutxiago dituzten kuboekin edo kuboa itsu-itsuan osatzeko kategoriarekin.
Izen-ematea egiteko Rubik Kuboaren Espainiako Elkarteko (AECR) eta EuskalRubikeko kideek 3,5 euro ordaindu beharko dute. Kide ez diren horiek 5 euro ordaindu beharko dituzte. izena emateko epea martxoaren 7an amaituko da.
Lehiaketa ofiziala denez, lehiakideek WCAeko kideak izan beharko dute. ID pertsonala eratuko zaie eta horri esker parte hartzen duten lehiaketa guztien inguruko informazioa eta sailkapenak ikusi ahal izango dituzte. Parte-hartzaileek txapelketako poster bat jasoko dute oroigarri gisa, eta kategoria bakoitzeko hiru onenek domina eta diploma. Era berean, Rubik kubo klasikoaren kategorian, irabazleak Iruña Open 2022 saria irabaziko duen txapela eramango du.