Sara Ayesaren erakusketa Montehermoson

‘Montehermoso+UPV/EHU’ ekimenak aukera ematen die UPV/EHUko bigarren zikloko, graduondoko eta doktoregoko ikasleei beren proiektu artistikoak garatzeko, komisario baten babespean, eta banaka kultur zentroan aurkezteko.

Datorren uztailaren 2ra arte, Sara Ayesaren ‘Gaizki jantzi eta asko erantsi’ (Vestirme mal y desvestirme mucho) erakusketa izango da ikusgai Montehermoso Kulturuneko Jovellanos Aretoan. Erakusketa hau Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin elkarlanean 2023rako zentroak sustatutako deialdi honen laugarren proiektua da.

Erakusketari izena ematen dion Rosaliaren esaldiak, “Vestirme mal y desvestirme mucho” izenekoak, Jovellanos aretoan ikusi ahal izango den obraren filosofia laburbiltzen du. Sara Ayesak nahiago du hutsegitea, baldarkeria margotzeko orduan, uste baitu horrela askoz ere gertagarriagoa dela prozesuan sakondu ahal izatea eta, ondorioz, etengabeko ikaskuntzako egoerak gertatzea, horrek hasieran zeure obrarekin ez zarela identifikatzen adieraz dezakeen arren.

Erakusketan, koadro bakoitza besteekin erlazionatzen da, eta, horrela, sintaxi propioa sortzen da eta obra osoaren artean kontakizun bateratu bat eraikitzen da.

Sara Ayesak Arte Gradua egin du Euskal Herriko Unibertsitatean eta Accademia di Bolognan, Pintura Masterra ere egin du EHUn. 2021ean ‘Boogity Shu’ erakusketa jarri zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan. ‘Under grass’ erakusketa ere egin du, HARRIAK eta ‘Karaoke’ programaren barruan, AZPI Kultur Elkartean.

Montehermoso+UPV/EHUk profesionalizazio-fasean dauden sortzaileei laguntzen die, eta lan-plataforma bat jartzen du haien eskura, mundu profesionalera hurbiltzeko eta, horri esker, gizartearekin lotura zuzena ezartzeko.