ChatGPTek Europatik alde egin lezake

ChatGPT kudeatzen duen OpenAI enpresak Europan adimen artifiziala arautuko duen legearen zirriborroa “oso erregulatzailea” da.

OpenAI enpresako kontseilari ordezkari Sam Altman-ek azaldu duenez, ChatGPT kudeatzen duen enpresak Europar Batasunetik alde egin lezake Europak adimen artifizialaren (AA) inguruan prestatzen ari den legea betetzeko gai ez bada.

Europar Batasuna adimen artifiziala arautzeko legedia prestatzen ari da, mundu mailan lehena eta zirriborroan jasotzen denez, ChatGPT bezalako adimen artifizial sortzaileko tresnak erabiltzen dituzten enpresek beren sistemak garatzeko erabili duten egile-eskubideek babestutako edozein materialaren berri eman beharko dute.

Altmanek azaldu duenez, OpenAIk europar legedia betetzen saiatuko da hori indarrean jartzen denean, baina, bere ustez, “zirriborroa jada oso erregulatzailea da”. Europar Batasunak adimen artifizialaren erabilera arautzeko legearen zirriborroa amaitu berri du eta horren inguruan eztabaidatu beharko da Europako Parlamentuan, Kontseiluan eta Batzordean behin betiko testua itxi baino lehen.

Altmanen ustez, legearen zirriborroan azaltzen den helburu orokorreko AAko sistemen definizioa aldatu beharko litzateke. Helburu orokorreko AAko sistemak legegileek proposatu duten kategoria berri bat da eta horien barruan sartzen dira, adibidez, aplikazio bat baino gehiago duten ChatGPT bezalako AA sortzaileko modeloak.