Nafarroako 27 gaztek jaso dute nekazaritza sektorean sartzeko ikastaroa arrakastaz amaitu dutela egiaztatzen duen INTIA diploma. Gazteek joan den urtarrilean hasi zuten ikastaroa, INTIA sozietate publikoaren eskutik. Horietatik 16 nekazaritzan arituko dira, eta gainerako 11ak abeltzaintzan.
Prestakuntza horretan parte hartu dutenen % 70 gizonak dira (19) eta % 30 emakumeak (8). Parte hartu duten gazteen batez besteko adina 30 urtekoa da, pertsonarik gazteena 18 urtekoa izanik. Amaitu diren ikastaroetako bat nekazaritzara bideratuta zegoen eta Erriberrin irakatsi da, eta bestea, abeltzaintzari buruzkoa, Atarrabian irakatsi da.
Ikastaroetan 46 hizlari profesional espezialista eta erreferente izan dira landutako gai bakoitzean. Eskolak eskaini dituzten pertsonen % 66 INTIAko teknikariak izan dira, eta ikastaro osoko orduen % 88an lagundu dute. Ikastaroek 200 orduko iraupena dute guztira, eta INTIA sozietate publikoa garatzen ari den Gazteei Laguntzeko Plan Estrategikoaren parte dira.
Ikastaro horien hurrengo edizioa abuztuaren amaieran hasi eta 2023ko abenduan amaituko da. Sektorean sartzen den gazte orok, prestakuntza espezializatu hori jaso nahi badu, izena eman dezake INTIAren prestakuntza-telefonora deituz: 948 01 30 58.