Sexu-asebetetzea. Gustura al zaude zure bizitza sexualarekin?

Sexuak bere biziko garrantzia du gure bizitzetan. Norbanakoaren arabera, sexuak duen garrantzia handiagoa ala txikiagoa izango da, baina oro har, sexu asebetzea oso garrantzitsua da maila pertsonalean zein bikote baten funtzionamenduan. Maitasuna ez ezik, bikote baten funtzionamendu egokirako bizitza sexual egoki bat izatea funtsezkoa da, hots, bi kideak asebeteta uzten dituen bizitza sexual bat izatea.

Adituen esanetan, sexu asebetetzeak hiru oinarri ditu: maitasuna, ardura eta denbora. Sexu asebetzea sexu harremanen alderdi positibo zein negatiboen ondoren egindako ebaluazioaren ondoren sortzen den erantzun afektiboa litzateke. Sexu asebetetzea gure bizitza sexualaren inguruko hausnarketaren ondoren geratzen den sentsazio orokorra litzateke. Kontrakoa pentsa badaiteke ere, sexu-asebetzea plazer fisikoa baino zerbait gehiago da. Orgasmora iristea garrantzitsua bada ere, komunikazioa, maitasuna edota bi pertsonen arteko ‘kimika’ bezalako faktoreek ere paper garrantzitsua jokatzen dute.

Era berean, ezin da harreman bat atsegingarritzat jo harreman horretan arazorik ez daudelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.