Sexumuxu: sexu-hezkuntzarako bideojoko interaktiboa

Euskal Herriko Unibertsitateak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleen sexu-hezkuntzarako ‘Sexumuxu’ izeneko programa bat garatu du. Programa, Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza Sailekin batera garatutako bideojoko interaktibo batean oinarritzen da. Ekimen honek bi ardatz nagusi izan ditu: sexu osasuna sustatzea eta nahi ez diren haurdunaldiak ekiditea. Programaren zuzendaria EHUko Psikologia fakultateko irakaslea den Javier Gómez Zapiain izan da. Aipatu bideojokoaz gain, ekimen honen bidez bestelako produktuak ere sortu dira, hala nola, irakasleentzako gida bat edotasexu jarreren profilak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.