Suizidioa da Euskadiko 15-29 urte bitarteko gazteen heriotza-kausa nagusia

  Egilea: Jon Mikel Zabalegi
  Infografia: Jose Poza
  Argazkia: shutterstock.com
  Hitz kopurua:156
  Irakurketa denbora: Minutu 1

Pasa den irailaren 10ean ‘Suizidioa prebenitzeko Munduko Eguna’ izan zen. Pasa den urtearen amaieran Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu zuen ‘Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2024’ txostenaren arabera, suizidioa da euskal gazteen heriotza-kausa nagusia. Aipatu txostenak jasotzen duenez, 2022an 15 eta 29 urte bitarteko 80 gazte hil ziren EAEn. Heriotza horietatik guztietatik % 47,4 kanpo-kausengatik izan ziren eta azken horien artean, 14 gazteren heriotzarekin, suizidioa izan zen kanpo-arrazoi nagusia. Jarraian, honako hauek daude:

  • trafiko istripuak
  • psikofarmakoek eta droga abusuek eragindako ustekabeko pozoidura
  • istripuzko itotzea
  • beste garraio-istripu batzuk
  • istripuz erortzea
  • beste istripu batzuk
  • suaren ondoriozko istripuak
  • istripuzko beste pozoidura batzuk
  • erailketa
  • zehaztu gabeko asmo-gertaerak

15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean izandako suizidioek 2022an EAEn gertatu ziren suizidio guztien % 8 osatzen dute. Suizidioaren prebalentzia emakumeen artean baino handiagoa da gizonen artean, bai 15 eta 29 urte bitarteko gazteen taldean, baita biztanleria osoan ere.