Egilea: Jon Mikel Zabalegi
Argazkia: shutterstock.com
Hitz kopurua: 117
Irakurketa denbora: Minutu 1
Izaskun Arrue Kulturguneak Araban euskararen normalizazioan eta biziberritzean laguntzen duten kultura-estrategia berritzaileak sortzen dituzten proiektuak sustatzea helburu duen ‘Bagare’ ikerketa-bekaren edizio berri bat jarri du martxan. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 3ra arte egongo da zabalik. Irabazleek 4.000 euroko ordainsaria jasoko dute eta sei hilabete izango dituzte ikerketa garatzeko. Oinarriak eta informazio zehatza eskuragarri daude iak.eus webgunean.
Deialdia euskararen eta euskal kulturaren esparruekin lotura duten ikertzaileei zuzenduta dago. Arabako euskararen biziberritzearen egoera zehatza eta haren berezkotasunak abiapuntu hartuta, BAGARE deialdiak euskararen eta euskal kulturaren arloetan ikerketa egiteko helburuari heltzen dio, ikerketatik abiatuta hurrengo urteetan aplika daitezkeen sustapen-estrategiak, metodologia praktikoak, programak edo ikuspegi berritzaileak sortzeko asmoz.








