Tamaina garrantzitsua al da?

Sarritan neskek zein mutilek egiten duten galdera da: zakilaren tamainak axola al du? Askok garbi dute erantzuna. Beste askok, berriz, ez. Orduan? Bada, bai. Tamaina garrantzitsua da; oso garrantzitsua. Garrantzitsua da, nagusiki, euren zakila plazer iturri dela uste duten gizon horientzat guztientzat. Izan ere, horietako askok film pornografikoak dituzte eredu eta, jakin badakigu, bertan azaltzen diren aktoreek zein nolako zakilak izaten dituzten. Hala ere, maiz azpimarratu izan dugunez, film pornografikoetan azaltzen diren gauza gehienek ez dute bat egiten errealitatearekin.
Gazte askok euren bikotekideari plazera eman ahal izateko zakil handia izan behar dutela uste dute. Hala ere, baginak gehienez 14 zentimetroko luzera izaten du eta, ondorioz, hortik gorako luzera duten zakilak ezin izango dira guztiz baginaren barruan sartu. Tamaina handiagoko zakilak utero-lepora irits daitezke, baina horrek mina ere sor lezake.

Baginak oso sentsibilitate txikia du. Bere punturik sentikorrenak (klitoriaren sustraiak eta G puntua) kanpoaldetik oso gertu daude. 6 zentimetro inguruko zakil bat nahikoa da horiek kitzikatzeko. Aurreko zutabe batean azaldu genuen moduan, emakumeok orgasmora iristen gara klitoriaren estimulazioaren bidez, ez baginaren estimulazioaren bidez.

Hori guztia esanda, egia da zakil txiki batek segurtasun falta eragiten duela gizonengan. Horrek arazoak eragin ditzake harremanak izatean. Kontuan izan behar da, zakil oso handi batek ere sartze mingarriak eragin ditzakeela. Aristotelesek zioen bezala, bertutea erdibidean dago.

Lohizune Loroño
Mi Psicólogo Getxo

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.