WhatsApp bidez bidalitako mezuak editatzeko aukera

WhatsApp-ek mezuak editatzeko funtzioa barneratu nahi du. Gogoratu behar da WhatsAppen lehiakidea den Telegramek aspalditik duela funtzio hori. Dirudienez, funtzio berri hori berehalako mezularitzaren aplikazio ezagunera iritsiko da iOS eta Androiderako bertsioetan eta baita Windowserako ere.

‘Berritasun’ hori mezuei erreakzioak gehitu ondoren iritsiko da; eta, bai, kasu horretan ere Telegramek ere aspalditik du funtzio hori.

Behin funtzio hori ezarrita, WhatsAppek, azkenik, testuetan akats ortografikoak zuzentzeko aukera emango du, baita nahi gabe bidaltzen direnean edo amaitu gabe diren mezuetan ere. Editatzeko funtzio hori duela urte batzuk iragarri zen, baina oraingoan badirudi serio ari dela garatzen ezaugarri berri hori. Dena den, oraindik ez dago garbi noiz ezarriko den.