San Ferminetara iristeko azken txanpa

Gaitariak, txaranga bat, New Orleanseko estiloko banda bat eta swing talde bat Iruñeko kaleetan barrena ibiliko dira sanferminetako eskaileraren azken maila ospatzeko

Hilabete eskas falta da San Ferminetarako eta Iruñeko kaleak jada girotzen hasiko dira sanferminetako eskaileraren azken maila ospatzeko. Gaita-jotzaileek, New Orleanseko doinuak ekarriko dituen banda batek eta swing talde batek bat egingo dute gaur 19:00etan Udaletxe Plazan ikuskizun komun bat egiteko eta, ondoren, hiriko kale ezberdinak girotzeko. 20:30 aldera, Gazteluko plazan elkartuko dira berriz ere ikuskizun komun bat eskaintzeko.

Txaranga NB’ txarangak eta Txantreako gaita-jotzaileek honako ibilbide hau jarraituko dute: Burgoen Plaza, Jarauta kalea, San Lorenzo kalea, San Frantzizko plaza, San Miguel, San Nikolas, Pozo Blanco eta Gazteluko plaza.

‘No More Jazz Brass’ bandarekin batera Pamplona Swing elkartea joango da et ibilbide hau jarraituko dute: Udaletxe plaza, Mercaderes, Nabarreria, Caldereria, Telleria, Estafeta, Xabier eta Gazteluko plaza.