MartxUp! 2023 programan ideiak eta proiektuak aurkezteko epea zabalik izango da datorren uztailaren 13ra arte. Ekimen horren helburua da Donostiako gazteen ideiak lantzen eta garatzen laguntzea, gazteak Donostiako bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan aktiboki sar daitezen sustatuz.
Parte hartzeko eskaera ekimenaren webgunean aurkeztu beharko da. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute deialdian, banaka edo taldeka. Hala ere, proiektuak hautatuak izatekotan, bi edo lau pertsonako taldeetan lan egin beharko da. Parte hartu ahal izateko, taldekideetako batek, gutxienez, donostiarra izan beharko du.
Proiektuen jarduera-eremua librea da, baina ezin izango du generoarekiko, arrazarekiko edo beste alderdi batzuekiko diskriminatzailea izan. Proiektuak edozein fasetan aurkeztu ahal izango dira: zirriborro-fasea, garapen-fasea edo inplementazio-fasea. Horrez gain, proiektuek bi ezaugarri bete beharko dituzte: gehienbat Donostian izan beharko dute garapen-eremua eta Donostiaren edo donostiarren mesederako zuzenduko dira.
Garapen-fasea
Garapen-fasea prozesuaren faserik garrantzitsuena da; izan ere, proiektu bakoitzaren definizio eta lanketa zehatzagoa egingo da, eta proiektu-kideek proiektuaren erronkekin bat datorren prestakuntza jasoko dute, proiektua gauzatu ahal izateko. Proiektuen eta prototipoen garapena berariazko gainbegiratze teknikopean sortuko da fase honetan. Fasea bost tailer desberdinetan banatuko da, eta MartxUP! programan parte hartzen ari diren gazteak bertan egoteaz gain, Donostiako gainerako gazteei bertan parte hartzeko aukera ere eskainiko zaie. Fase horren helburu nagusia da proiektuak definitzea, ekintza-plan bat gauzatzea eta sarean hedatzeko prozesuari ekitea, proiektua abian jarriz. Garapen-fasea urria eta abendua bitartean izango da, eta epe hori amaitutakoan, aurkezteko epe bat egongo da.