Bizkaiko Foru Aldundiak zazpi BiziPuntu berri instalatu ditu. Horietako lau Lea Artibain (Markina, Lekeitio, Ondarru eta Amoroto) izango dira eta beste hiruak Busturialdean (Gernika, Bermeo eta Mundaka). Bizikletak konpontzeko eta horien mantenua egiteko estazio berriak martxan jarri dira hil honen hasieran.
Konponketa eta mantenua
BiziPuntuek 20 x 20 cm-ko eta 1,40 m-ko altuerako altzairu herdoilgaitzezko zutabe bat, 8 erremintako sorta bat, bihurkinak, giltza zabalgarria, giltza finkoak, Allen giltzak eta pneumatikoen estalkiak desmuntatu eta muntatzeko tresnak dituzte, zutabeari altzairuzko kable erretraktil batekin lotuta. Gainera, pneumatikoak puzteko sistema bat dute, biradera birakariaren bidez eragiten dena eta manometro batekin osatzen dena; halaber, besoak dituzte bizikleta finkatzeko eta makinaren gaineko eragiketa ohikoenak errazteko.
Erabiltzaileek BiziPuntuak ahalbidetzen dituen mantentze- eta konponketa-lanetarako tutorialak kontsultatzeko aukera dute bertan aurkituko duten QR kode baten bidez. Bizkaiko Foru Aldundiak bere webgunean argitaratutako informazio guztia eskuragarri dago, halaber, zutabean errotulatutako beste QR kode batean. Zutabearen inguruan lan-eremua pintura urdinez seinaleztatuta dago eta seinale bertikal angeluzuzen batek instalazioak eskaintzen dituen zerbitzuak adierazten ditu.
Gune hauek instalatzeko eta mantentzeko egindako inbertsioa Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailaren kontura izan da. Aldundiak 63 BiziPuntu instalatu nahi ditu Lurralde osoan urte amaiera baino lehen.