Zurrumurruen aurkako udal-estrategia Gasteizera itzuliko da ‘Zurrumurruen aurkako maiatza’ programarekin. Programak herritar guztiak inplikatu nahi ditu hiriko bizikidetzan eta aniztasunean parte har dezan. Programa osatzen duten jardueran, nagusiki, ostegunetan eta ostiraletan izango dira.
- Maiatzak 11. osteguna (18:30). Beñat Garaiok Gasteizen den hizkuntza aniztasunaz hitz egingo du Montehermoson.
- Maiatzak 12, ostirala (17:30). ‘Neu Be Banabil’ programaren barruan, kafe-solasaldia egingo da Zabalganeko Zabalortuko baratzeetan.
- Maiatzak 18, osteguna (18:30). “El sueño europeo” dokumentala proiektatuko da Aldabeko ekitaldi-aretoan. Dokumentalaren zuzendariak ere parte hartuko du.
- Maiatzak 19, ostirala. (18:00). Lakuako bost bizilagunek haien bizitzaren historiari buruzko gogoeta egingo dute.
- Maiatzak 25, osteguna (18:00). Lamine Thior aktoreak bakarrizketa eskainiko du Beñat Etxepare antzokian.
Jarduera guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuaren udal webguneko ataletik.