1024 erabiltzaile WhatsApp taldeetan

Azken aldian, WhatsAppek taldeko txatei funtzionalitate eta ezaugarri berriak eskaintzean jarri du arreta. Horien artean adibidez, berrikuntzetako bat taldeko administratzaileek mezuak ezabatzeko duten aukera aurkitzen da.

Berriki abian jarri den beste berrikuntza bat talde batean izan daitezkeen lagunen kopuruaren ingurukoa da. Une honetan 512 lagun izan daitezke talde berean, baina laster kopuru hori bikoiztu eta 1024raino iritsiko da. Oso kopuru handia dirudien arren, kontuan izan behar da antzeko beste zenbait aplikazioetan batera izan daitezkeen erabiltzaileen kopurua 200.000koa dela.