29 talde BBK Live jaialdiaren lehen aurkezpenean

Arcade Fire, Massive Attack, The Prodigy eta El Columpio Asesino dira aurtengo BBK Live jaialdirako konfirmatu dituzten lehen taldeetako batzuk.

Bilbao BBK Live jaialdiaren hurrengo edizioa Kobetamendin izango da 2024ko uztailaren 11tik 13ra bitartean, eta dagoeneko hogeita hamar bat izen aurreratu ditu kartelerako. Horien artean nabarmentzekoak dira Arcade Fire, Massive Attack, Jungle, The Prodigy, Parcels, Underworld, El Columpio Asesino eta Zea Mays. Jaialdiak musika garaikidearen erreferenteak, belaunaldien arteko artistak, ahots berriak, proiektu esperimentalak eta itzulera desiratuak hartuko ditu.

Urtero bezala, Kobetamendi izango da 2024ko uztailaren 11, 12 eta 13an egingo den Bilbao BBK Live jaialdiaren agertoki naturala. Jaialdiaren lehen hogeita bederatzi izenak iragarri berri dituzte. Beste behin, izen ezagun handiak eta artista berriak konbinatuko dira, indie-aren ezinbesteko izenak erreferente elektronikoekin, gitarrak protagonista dituzten momentuko artistak eta rapero polifazetikoak. Hau da, gustu guztietarako musika. Jakina, estatuko zein nazioarteko hainbat lekutatik etorritako talde eta bakarlariak alde batera utzita, ez da faltako Zea Mays, Shinova edo Airu bezalako izenak dituen tokiko ordezkaritza.

Musika-genero ugari

Arcade Fire Kanadako indie talde garaikideenak bere zuzenekoari ekingo dio berriro, joan den irailean Cala Mijas eta MEO Kalorama jaialdietan izandako arrakastaren ondoren, eta Jungle taldeak funk parranda egingo du. Bristoletik etorrita, ez dira faltako Massive Attack trip-hoparen sortzaileak, ezta 2000ko The Prodigy eta Underworld bezalako ereserki elektroniko handien maisu eta sortzaileak ere. Khruangbin hirukote texastarrak bidaia lisergikoa eskainiko die bertaratutakoei, eta Parcels australiarrek indie eta elektronikaren arteko mugak ezabatuko dituzte.

Halaber, El Columpio Asesino, agurreko biran, Ralphie Choo, Jimena Amarillo, Queralt Lahoz, Sen Senra, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba eta Nerve Agent igoko dira Kobetamendiko agertokira.

Overmono Live eta Folamour, bere musika elektronikoko errepertorioarekin; Los Bitchos, 70eko eta 80ko hamarkadetako cumbiarekin; Jordan Rakei zeelandaberritarra; Ezra Collective jazz boskotea, JPEGMAFIAren rapa, Alvvaysen doinu gogoraerrazak eta Noname raperoa ere BBK Live jaialdiaren kartelaren parte dira.

Antolatzaileek iragarritako artisten artean daude, halaber, Mulatu Astatke, ‘ethio-jazzaren aita’ deritzona; Cymande banda, Jamaikako eta Guyana Frantseseko musikariek osatua, eta Death from Above 1979 ‘hard-rock’ taldea.