
Txinak 480 milioi Internet erabiltzaile ditu eta hauetatik, 380 milioi mikroblog erabiltzaile dira. Kopuru hauekin, Txina da merkaturik handiena, jada AEBen aurretik. Mikroblog erabiltzaileen kopuruak hazkunde handia izan du azken bi urteetan, batez ere Weibo zerbitzuari esker. Gogoratu behar da, Twitter bezalako zerbitzuak zentsuratuak daudela herrialde honetan.