Bilbao Distrito Jazzek sei kontzertu programatu ditu Bilboko hainbat auzotan otsailaren 9tik martxoaren 15era bitartean. Kontzertuak ostiralero izango dira bat izan ezik; martxoaren 8koa hurrengo egunerako programatu da. Bidebarrietako Liburutegiak, Bertendona Institutuak eta Errekaldeko, Begoñako, Otxarkoagako eta Deustuko Udal Zentroek hartuko dituzte programatutako jazz saioak.
Programatutako kontzertuak honako artista hauek eskainiko dituzte: Elixir – Mula Vol 3, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, Tony Glausi Quartet, Xavi Torres Trio, Organ Freeman eta Irene Reig Trio.
Bilbao Distrito Jazz musika-programa Bilboko Udalak antolatzen du Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin, hiriko auzoetara kontzertuak hurbiltzea du helburu, musika genero honetan erreferente diren artistekin.
Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak salgai daude jada www.bilbaokultura.eus webgunean, bost euroko prezioan. Gainera, sarreren % 20 ordubete lehenago jarriko dira salgai areto bakoitzean.
“Bilbao Distrito Jazz” aurten XXIII. edizioa ospatuko duen ekimen sendoa da, jazzaren musikarekiko eta, oro har, zuzeneko musikarekiko zaletasuna sustatu nahi duena.
Egutegia
- Otsailak 9, 19:00etan. Errekaldeko Udal Zentroa. MULA, Pep Mula bateria-jotzailea buru duen proiektua.
- Otsailaren 16an, 19:00etan. Begoñako Udaltegia. Ainara Ortega & Joaquín Chacón.
- Otsailaren 23an, 19:00etan. Otxarkoagako Udal Zentroa, Tony Glausi Quartet.
- Martxoaren 1ean, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua. Xavi Torres Trio.
- Martxoaren 9an, larunbata, 19:00etan. Bidebarrietako liburutegia. Organ Freeman
- Martxoaren 15ean, ostirala, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. Irene Reig Trio.