Zabalik Kontadoreseko udaberriko laborategietan izena emateko epea

Kontadoresek Donostiako gazteei zuzendutako 11 laborategi kultural programatu ditu udaberri honetarako. Laborategiak martxoan hasi eta uztailera arte luzatuko dira.

Antolatzaileek azaldu dutenez programazioa diseinatzerakoan “gazteen interesak, beharrak eta gustuak hartu dira kontuan, eta hori guztia, euren poltsikora egokitutako prezioekin”. Laborategi horien xedea da, gai zehatz baten inguruan formakuntza eskaintzeaz gain, parte-hartzaileen arteko harremanak sortzea eta saioetan talde dinamika sortzaileak sustatzea.

Gorputza izango da, arte eszenikoekin batera, proposamen gehienen ardatza eta koloreak gehituko zaizkie sasoi honetako laborategiei teknika ezberdinetako ilustrazio ikastaroen bitartez.

Treba Gazteak

Udaberriko laborategiei hasiera emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Treba Gazteak  programarekin elkarlanean garatutako bi proposamen izango dira: Design Thinking eta Sexualitatetik harremanak irauliz.

Laborategiak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta lehentasuna izango dute Donostian erroldatuta dauden gazteek. Izen emateak www.kontadores.eus webgunearen bidez egin daitezke.

  • Dancehall. Martxoaren 1etik ekainaren 14ra bitartean. 12 plaza. 31,50€
  • Design thinking. Martxoak 4. 20 plaza. Doan.
  • GorputzEKIN.  Martxoaren 2tik apirilaren 27ra bitartean. 10 plaza. 21 euro.
  • Harremanetatik sexualitatea irauliz. Martxoak 11. 20 plaza. Doan.
  • Kontadores ilustrazioa. Martxoak 19. 10 Plaza. 6 euro.
  • Mugimendua eta dantza. Apirilak 30. 12 plaza. 3 euro.
  • Storytelling. Istorioak kontatzearen artea. Maiatzak 7 eta 14. 10 plaza. 9 euro.