Dirulaguntzak gazteak praktiketan kontratatzeko

Laguntza lerroaren helburua da administrazio publikoetan 30 urtetik beherako gazte langabeen praktiketako kontratazioa sustatzea

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen SailakNafar Lansareren bidez, 30 urtetik beherako gazteen enplegua sustatzea helburu duen dirulaguntza lerro bat abiarazi du.

Laguntza lerro berriak langabezian diren gazteen enplegagarritasuna hobetu nahi du eta horretarako, Nafarroako administrazio publikoek eskaintzen dituzten  zerbitzuetan esperientzia eskuratzea erraztu nahi die. Programak 1.569.482 euroko aurrekontua du urte honetarako eta hurrengo bi urteetan 100 gaztek laguntza horietaz baliatu ahal izango direla aurreikusten da.

Laguntza horietara jo ahal izango dute enpresa publikoek, fundazio publikoek, unibertsitate publikoek eta tokiko administrazioarekin harremana duten erakundeek. Kontratazioek zerikusia izan beharko dute ingurumena zaintzen eta leheneratzen laguntzen duten enplegu berdeen lerroarekin; Europako Batzordeak (DIGCOMP) ezarritako eskumen digitalen Europako Esparruarekin bat egiten duen eskumen digitalen lerroarekin; edo enplegu orokorrarekin.

16 eta 30 urte bitarteko gazteak

Kontratatzen diren gazteak 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izan beharko dute. Beren formakuntza ibilbidea amaituta izan beharko dute eta horren inguruko ziurtagiria izan beharko dute. Horrez gain, Nafar Lansare enplegu agentziaren batean inskribaturik egon beharko dute, baita Gazte Bermearen Erregistro Nazionalean ere.

Laguntza horiek lortu nahi duten gazteek unibertsitateko titulazioa edo Lanbide Heziketako goi-mailako edo erdi-mailako formakuntza-ziklo bat izan beharko dute.

Praktika-modalitateko kontratuek kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademiko eta/edo profesionalari dagozkion lanpostuei buruzkoak izan behar dute, eta gutxienez 10 hilabete iraungo dute eta gehienez 12 hilabete, lanaldi osoarekin. Dirulaguntzak kontratatutako pertsonen lan kostuak finantzatzeko erabiliko dira.

Laguntzak MMR funtsekin ordainduko dira. Funts horiek Lan Ministerioaren bidez iritsiko dira Nafarrora, pandemia ondorengo ekonomia eraldatzeko eta sustatzeko.