Euskal gazteriak klima-aldaketarekin harremana duten gaietan interesa du

15 eta 29 urte bitarteko hamar gaztetik zazpik klima-aldaketarekin harremana duten gaiekiko interes handia edo nahikoa du.

Gazteriaren Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, euskal gazteriak klima-aldaketarekin harremana duten gaietan interesa du. Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko hamar gaztetik zazpik (% 69,5) klima-aldaketarekin harremana duten gaiekiko interes handia (% 18) edo nahikoa (% 51,5) du.

Datuak pasa den urteko abenduan jaso ziren online egindako inkesta baten bidez. Bertan jasotako datuen arabera, emakume gazteek (% 71,3) gizon gazteek (% 67,8) baino interes handiagoa dute klima-aldaketarekiko. Gauza bera gertatzen da 25 eta 29 urte bitarteko gazteekin. Haien interes-maila (% 73,5) 25 urtetik beherako gazteena (% 67-68) baino handiagoa da.

Ingurumen-inpaktua murrizten saiatzeko neurriak hartzeko gogoari dagokionez, gazte gehienak honako hauek egiteko prest azaldu dira: 

  • km-0ko produktuak erosi, garestiagoak izan arren (% 64,5);
  • autobusean edo trenean oporretara joan hegazkinez joan beharrean (% 63,4);
  • telefonoak, tabletak edo ordenagailu birziklatuak erosi (% 62,7).

Gazteen erdia etxez etxe banatzen den janaria edo produktuak Internet bidez ez erosteko prest azaltzen da, baina erdia baino gutxiago dira Euskadin ekoiztutako arropa erosteko prest azaltzen direnak.