Rol-partidak eta mahai-jokoak Jokoaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Iruñeko Gaztediaren Etxeak doako aisialdi arratsalde bat antolatuko du maiatzaren 28an

Iruñeko Gaztediaren Etxeak, Jokoaren Nazioarteko Egunaren ildora, hainbat rol-partida eta mahai-joko antolatu ditu maiatzaren 28rako. Alter Paradox elkarteak doako hainbat jarduera antolatu ditu sormena, komunikazioa eta lankidetza sustatzen dituen aisialdi mota horretara gazteak erakartzeko. Gainera, bertaratzen diren gazteen artean zenbait mahai-jokoen azken berrikuntzak zozkatuko dira.

Lehenengo gunean, mahai-jokoen areto gisa, parte-hartzaileek jolas-sorta bat izango dute, zenbait berritasunekin, hainbat partida antolatzeko. Aukeran izango diren jokoak honako hauek izango dira: ‘Bang de dados’, ‘Cartógrafos’, ‘Cascadia’, ‘Ciudadelas’, ‘Código secreto’, ‘Colt express’, ‘Dixit’, ‘La isla de los gatos’, ‘Pandemia la cura’, ‘Pócimas y brebajes’, ‘Roll player’, ‘Sagrada’, ‘Sushi go’, ‘Virus!’, ‘Virus 2’ eta ‘Wingspan’.

Beste gune batzuetan mahai-jokoen eta rol-jokoen txapelketak eta partidak egingo dira. Adibidez, “La saga azul” jokoaren txapelketa izango da, sailkapen faseekin eta finalarekin. Irabazleak “Azul: Jardines de la Reina” bertsioa jasoko du sari gisa.

‘Aventura salvaje’ eta ‘Wargame Onus’ dira aukeran izango den beste rol-jokoetako batzuk.