Prokrasturbazioa, sexua eta telelana

Lanaldia gure etxeko pareten artean egin behar izatearen beste ondorioetako bat omen da lanorduetan masturbatzea

Pandemiarekin batera telelana ere iritsi zen eta horrekin batera, baita sexuaren praktikara emandako denboraren hazkundea. Hori da behintzat azken hilabeteetan egin diren ikerlan eta inkesta batzuek diotena.

Sexologia Medikoaren Nazioarteko Akademiak, adibidez, telelanaren eta sexuaren artean den harremana aztertu du hainbat herrialdetan. Ikerketa horren arabera, konfinamenduan elkarrekin bizi ziren eta harreman ona zuten bikoteen kasuan, maiztasuna eta sexu-gogobetetasuna handitu egin dira. Izan ere, bikote horiek, pandemia eta konfinamenduaren aurretik, ez omen zuten denborarik elkarrekin intimitatea izateko.

Normaltasunera buelta?

Eta normaltasun deritzona itzuli denean, badirudi telelangile askok sexuaz gehiago gozatzen jarraitzen dutela, baita lanorduetan ere. Horrela, langile asko sexuaz baliatzen dira desestresatzeko, deskonektatzeko eta atsedena hartzeko.

Yellow Octopusek AEBetako, Australiako, Erresuma Batuko eta Kanadako mila langileren artean egin duen inkesta baten arabera, etxetik lan egiten duten lau langiletik batek sexua du lanorduetan. Zehazki, hiru gizonetik batek eta bost emakumetik batek telelana egiten duen bitartean masturbatu egiten dela adierazi du.

Estatuko gizonen % 24k eta emakumeen % 19k beren lanaldiaren erdian masturbatzen direla onartzen dute; ekintza hori prokrasturbazio izenarekin ezagutzen da.

Estatuan antzeko egoera ematen dela esan daiteke. Jostailu sexualak saltzen dituen Platanomelón enpresak egin duen ikerketa baten arabera, gizonen % 24k eta emakumeen %19k beren lanaldiaren erdian masturbatzen direla onartzen dute; ekintza hori prokrasturbazio izenarekin ezagutzen da. Lanaldia gure etxeko pareten artean egin behar izatearen beste ondorioetako bat omen da lanorduetan masturbatzea

Praktika horrek, kontrakoa pentsa badaiteke ere, lan-onura garrantzitsuak izango lituzke, sexuak tentsioa eta estresa arintzen laguntzen duelako, eta horrek sormena, gatazken konponbidea edo laneko zailtasunei aurre egiteko lasaitasuna areagotzen ditu. Gainera, egoera emozionalari mesede egiten dioten beste alderdi batzuk ere badira.

LELO UK, jostailugintza erotikoaren markak, 2018an egindako inkesta baten arabera, inkestatutako emakumeen % 63k eta gizonen % 66k adierazi zuten orgasmoa izan eta hurrengo egunean beren produktibitatea handitzen ari zela. Eta hamarretik lauk esan zuten produktibitatea bost egun geroago ere handitu zela.