Zein Gasteizko zure txoko berdea?

‘Nire Gasteiz berdea’ bideo eta argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea datorren urriaren 9an amaituko da

‘Nire Gasteiz berdea’ bideo eta argazki lehiaketak Gasteizen bizi diren 13 eta 30 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu naturarekin konektatzeko dituzten gune gustukoenak euren kamerekin islatzera. Gasteizko Gazteria Zerbitzuak eta  Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak elkarlanean antolatuta, lehiaketa hiriko gazte-talde baten proposamenetik sortu da. Talde horrek hilabete batzuk daramatza ingurumenaren eta larrialdi klimatikoaren inguruan lanean.

Saritutako lanen egileek, besteak beste, honako sari hauek eskura ditzakete: itsasontzian bidaia bat baleak ikusteko, gau bat Otxandioko zuhaitz-etxeetan eta Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak.

Zein Gasteizko zure txoko berdea?

Parte-hartzaileek datorren urriaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte haien lanak. Horretarako, argazkiak eta/edo bideoak Gasteizko Gazteria Zerbitzuaren Instagramera igo beharko dute #NireGasteizBerdea eta #BetiGreen traolak erabiliz. Lehiaketa sei kategoriatan banatzen da adinaren eta modalitatearen baitan. Jasotako proposamen guztien artean epaimahaiak lehen hautaketa bat egingo du. Lan horiekin erakusketa bat egingo da hiriko gune ezberdinetan urte amaieran.