9.000 kilometrotako bidaia lumatua izan ondoren

Errusiar hiritar batek Miguel Strogoff-en bidaia imitatzera behartua izan da. Izan ere, 47 urteko errusiar honek 9.000 kilometro inguruko bidaia egin behar izan du lumatua izan ondoren. Vladivostoken bizi den gizon hau pasa den urteko abuztuan oporretan zen Moskun eta lapurreta baten biktima izan ondoren, dirua ezezik pasaportea ere galdu zuen. Dirurik eta dokumentaziorik gabe etxera bueltatzera animatu zen, eta horrela 9.00 kilometrotako ibilbidea hasi zuen. Bidaian zehar lan desberdinak burutu behar izan ditu janaria lortzeko. Azkenik, urtebete beranduago, bere etxera itzultzea lortu, baina bere zoritxarrerako, han ere beste lapurreta baten biktima izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.