Irakurketa denbora: 2 Minutu
Nafarroako 20 eta 30 urte bitarteko gazteek 3 eta 10 hilabete bitarteko lankidetza-egonaldiak burutu ahal izango dituzte Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) antolatzen duen ‘Joan, parte hartu eta konta iezaguzu’ programari esker. 1995. urteaz geroztik antolatzen den programa honek Hego Globalean bizitako esperientzia eraldatzaileen bidez, Nafarroako gazteen nazioarteko elkartasuna, kultura arteko ikaskuntza eta herritartasun aktiboa sustatzea du helburu.
Izena emateko epea ekainaren 22ra arte izango da zabalik eta hautatuak diren gazteek Nafarroako erakunde ezberdinek Aljerian, Kolonbian, El Salvadorren eta Perun garatzen dituzten proiektuetan parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzeari lotutako gastu guztiak (bidaia, ostatua, mantenua, asegurua eta prestakuntza) programak estaliko ditu.
Hauek dira aukeran diren egitasmoak:
- Kafe-ardatzeko prestakuntza-zerbitzuetarako laguntza. Kolonbia. 2025/09/15etik 2025/12/15era. 2 plaza.
- Saharako errefuxiatuei laguntza humanitarioa banatzeko garraio-basea. Aljeria. 2025/09/15etik 2026/03/15era. Plaza bakarra.
- Konektatu, lagundu eta ikasi. Cáritas Abancayren boluntariotza. Peru. 2025/10/13tik 2026/04/15era. 2 plaza.
- Emakumeen sexu-eta ugalketa-osasunerako giza eskubidea betetzen dela lagundu, hautemate eta prebentzioaren bidez, San Esteban Catarina eta Suchitotoko komunitateetako osasun-zerbitzuerako sarbidearekin. El Salvador. 2025/09/15etik 2026/06/28ra. Plaza bakarra
- Haurren Garapena eta Bakearen Kultura Sustatzea. El Salvador. 2025/09/01etik 2026/06/01era. Plaza bakarra.
- Ikaskuntza eta Garapen Sozioemozionalaren Indartze Integrala Lambayequeko Toribia Castro Lehen Hezkuntzako Eskolan. Peru. 2025/10/01etik 2026/06/30era. 2 plaza.
- Osasun eskubide eraginkorra bermatuz genero ikuspegiarekin, ingurumen determinatzaileak eta COVID-19arekiko erresilientzia, Cabañas-Cuscatláneko 5 udalerritan. El Salvador. 2025/09/01etik 2026/06/28ra. Plaza bakarra.
- Nahuat/pipil hizkuntzan goiz murgiltzeko programa. El Salvador. 2025/09/01etik 2026/06/28ra. 2 plaza.
Hegoaldea kontatuko dizut
Ildo berean, NGIk ‘Hegoaldea kontatuko dizut’ ekimen berria jarri du martxan. Egitasmo honek nafar kooperanteek bizi izan dituzten bizipenak ezagutzera ematea du helburu. Programaren baitan, erakundeek, ikastetxeek eta elkarteek hitzaldiak antolatu ditzakete gazte kooperanteen bizipenen berri emateko. Horretarako nahikoa da NGIren webgunean den inprimakia osatzea.
Argazkia:







