Irakurketa denbora: Minutu 1
“Gazteak eta enplegua. Norberaren denbora vs lan egiteko bizitzea” izenburuko jardunaldiak bizitza pertsonalak eta lanak eskatzen duten denbora kudeatzeko erronka aztertu zuen gazteen ikuspegitik. Topaketa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatzen duten DenBBora Sareak jardunaldien XI. edizioaren barruan egin da.
Pasa den ekainaren 13an Bilboko Yimby espazioan egindako jardunaldian euren enpresa-estrategiaren baitan denboraren erabilera sozialetan oreka bilatzeko konpromisoa duten 102 entitatetakoordezkariak bildu dira.
Erakunde antolatzaileen ordezkarien parte-hartzeaz gain, topaketaren jarduera nagusia mahai-inguru bat izan da. Bertan parte hartu dute:
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologiako irakasle Vincent Borràsek. Borrásek lanean identitatea galtzeari buruzko eztabaida proposatu du.
- UPmeUp plataformaren koordinatzaile Juan Zubiaurre Atxak berrikuntzaren eta langile-belaunaldi berrien tradizioaren arteko orekaren inguruan hitz egin du
- ASLEko ekintzailetza kolektiboko teknikari Libe Bastida Larrea bere parte-hartzea eraldatzen ari diren enpresen inguruan aritu da.
DenBBora Sarea
Izan ere, Bilboko Udaleko Berdintasuneko eta Jaietako zinegotzi Itziar Urtasunek azaldu duen moduan, “egungo gazteak balio desberdinak dituen ingurune kultural batean sozializatu dira, non bizitzan helburu bat izatea, aniztasuna, justizia soziala eta ingurumen-inpaktua baloratzen diren. Hori ulertzea funtsezkoa da talentu konprometitua erakartzeko eta atxikitzeko. Gazteak enpresaren helburuekin identifika daitezen eta erakundearen garapenean eta onuran benetan inplika daitezen, enpresek entzuten jakin behar dute, eta begirada berri horiek euren estrategia, egitura eta eguneroko jardunetan txertatu eta islatu, lantalde kohesionatuak eta berritzaileak eraikitzeko, onura partekatura bideratuak”.
Ildo berean, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatu Teresa Laespadak berdintasunaren ideia azpimarratu du bere mintzaldian, “egungo gazteen beharrizana ez ezik, gizarte-zorra eta ezinbesteko baldintza ere bada, emakumeek euren bizitza- eta lan-proiektua baldintza-berdintasunean garatu dezaten”.






