Irakurketa denbora: Minutu 1
Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko antolatzen duen ‘Irakurketa epizentroak’ programaren aurtengo edizioak parte-hartze handia izan du. Pasa den urteko urrian hasitako edizioan, Nafarroako 14 ikastetxetako DBHko eta Batxilergoko ia 400 ikaslek parte hartu dute. Nafarroako hamar liburutegi publikotan egindako irakurketa-kluben bidez. ‘Irakurketa epizentroak’ programaren hirugarren edizio honetan parte hartu duten ikastetxeak Basoko BHI, Jesuitas, Jesuitinas, Nuestra Señora del Huerto, Julio Caro Baroja BHI, Zizur BHI, Askatasuna BHI, Alaitz BHI, Iturrama BHI, Lizarraldea BHI, Marqués de Villena BHI, Valle del Aragón BHI, Sarriguren BHI eta Irubide BHI izan dira.
Aurtengo edizioari amaiera emateko, sari-banaketa ekitaldia egin da Iruñeko Navarro Villoslada BHI ikastetxean. Irabazleak Patricia García-Rojoren ‘El verano en que llegaron los lobos’ (gaztelaniazko modalitatean) eta Patxi Zubizarretaren ‘Zerria’ izan dira. Finalera iritsi diren beste lanak honako hauek izan dira: Daniel Hernández Chambersen ‘Reyes de la montaña’ eta Patxi Zubizarretaren ‘Porcus’ gaztelaniazko modalitatean; eta, Yolanda Larreategiren ‘Puta gorda’ eta Daniel Hernández Chambersen ‘Mendiko errege-erreginak’ euskarazko modalitatean. Gazteek modalitate bakoitzean finalista izan diren lanak irakurri eta komentatu dituzte eta, ondoren, irabazleak erabakitzeko bozketa egin da.
Mikroipuin lehiaketa
Aurtengo edizioak, gainera, nobedade garrantzitsu bat izan du. Izan ere, 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako mikroipuinen lehiaketa bat antolatu da Diego de Haroko Liburudenden Elkartearekin batera. Guztira, gaztelaniazko 38 ipuin eta euskarazko 7 jaso dira. Irabazleak Leonor Gil Martínez (‘Amor a primera célula’) eta Libe Uriguen Aranguren (‘Bakardadean’) izan dira, gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren.
Euskarazko modalitatean, Ibai Letona Garaikoetxeak (‘Iparra’) lortu du bigarren saria eta Raquel Olivera Martínezek (‘¡Bruja!’) hirugarrena. Gaztelaniazko sariketan, bi postuak errepikatu egin dira. Ibai Letona Garaikoetxeak (‘Transiciones’) bigarren saria errepikatu duelarik eta eta Raquel Olivera Martínezek (‘Un eco’) hirugarrena.








