Segurtasun pasahitz kaxkarrenak

123456 bezalako pasahitzak erabiltzea hackeratuta izateko gonbitea da


Interneteko zerbitzu desberdinetan pasahitzak sartu behar ditugu gure segurtasuna mantentzeko. Hau oso garrantzitsua bada ere, oraindik bada, segurtasuna alde batera utzita, gogoratzeko oso errazak diren pasahitzak erabiltzen dituzten erabiltzaileak. SplashData enpresak pasahitzak kudeatzeko softwarea merkaturatzen du eta erabiltzen diren segurtasun pasahitz okerrenen zerrenda bat egin du.
Pasahitzak kudeatzeko programa desberdinak izan arren (aurreko ale batean KeePassen inguruan idatzi genuen) oraindik badira bere bikotekide edo seme-alaben jaiotze datak pasahitz gisa erabiltzen dituztenak. Beste aukera oso erabilia maskotaren izena jartzea da. Ez hori bakarrik, SplashDatak burututako zerrendaren arabera ‘123456’ eta ‘qwerty’ bezalako pasahitzak ere oso erabiliak dira.
SplashDatak egindako 25 pasahitz okerrenen zerrendaren buruan ‘password’, ‘123456’, ‘12345678’, ‘qwerty’ eta ‘abc123’ pasahitzak aurkitzen dira. Badira ere oso segurtasun maila bajua duten beste hauek: ‘monkey’, ‘master’, ‘superman’, ‘michael’ edota ‘shadow’.
Pasahitz konplexua izatea oso gauza garrantzitsua da eta aipatu pasahitz horietako bat izanez gero, komenigarria litzateke ahalik eta azkarren aldatzea. Pasahitz ahulak goxoki bat izaten dira hackerentzat eta gizarte sareren batean informazio gehiegi partekatuz gero, zure zerbitzu eta kontuak erasotuak izan daitezke.

Pasahitz segurua izateko gomendioak
• Ez erabili izan propioak: zurea, zure bikotekidearena, maskotak, markak, lekuak…
• Ez erabili hitzak diren pasahitzak, nahiz eta atzerriko hizkuntza batekoak izan.
• Ez erabili zenbakiekin soilik osatutako pasahitzak: telefono zenbakiak, NAN zenbakia, jaiotze datak…
• Hizkiak eta zenbakiak tartekatzen dituzten pasahitzak erabili
• Zenbat eta luzeagoak izan, hobeto. Gutxienez, 8 karaktere alfazenbakizko izan beharko lituzke.
• Ez erabili beti pasahitz bera. Oinarrizko pasahitz bat izan daiteke eta ondoren honen aldaera logikoak erabili.
• Gogoratzeko errazak izan behar dute. Horrela, nonbaiten idatzi beharra ekidituko duzu.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.