SMSen gainbehera gero eta nabariagoa

Whatsapp eta Line bezalako aplikazioen arrakastak SMSen gainbehera azkartu dute. Jada asko dira zerbitzu hau alde batera utzi duten erabiltzaileak eta horrela, Ovum aholkularitzak aditzera eman duenez, operadoreek, aurten bakarrik, 32.600 milioi dolar inguru  galduko dute aipatu aplikazioen arrakasta dela eta. Aholkularitza honen arabera, 2020rako kopuru hau 86.000 milioi dolarretara irist daiteke.

Ikerketa bearen arabera, etorkizunean operadore eta app garatzaileen arteko elkarlana ikusi ahal izango da. Izan ere, jada horren adibideak dira Whatsappek jada Hong Kongen eta Indian sinatutako hitzarmenak. Facebook eta Viber bide beretik joango direla diote adituek.

Gizarte mezularitza
Ovumek egindako azterketaren baitan, aurten bertan gizarte mezularitzako hainbat aplikazio eduki plataformetan barneratuta ikusi ahal izango ditugu. Lehen adibideak KakaoTalk eta Line ditugu. Aplikazio hauek jada dirua lortzen ari dira joko, emotikono eta marketing kanalei esker. DeNA joko aplikazioak, berriz, Comm izeneko mezularitza zerbitzua aurkeztu du bere joko plataforma sendotzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.