2.564 gazte nafarrek Emanzipa laguntzak jaso dituzte

Iaz, 2.564 nafar gaztek Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak EmanZipa programaren barruan eskaintzen dituen laguntzak jaso zituzten alokairu-errentaren % 50 ordaintzeko. Aldi berean, diru-sarrera txikiak izateagatik egoera zaurgarrian aurkitzen diren 952 familiak ere horrelako laguntzak jaso zituzten David programari esker.

Aipatu bi programa horiek 2019.urtean jarri ziren martxan. Lehen urte horretan, bi programa horien bitartez laguntzak eskaini zitzaizkien 2.169 familia-unitateri, eta egun 3.516ri ematen die estaldura, % 60ko igoerarekin. Urte honetarako, berriz, Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak aurreikusi du EmanZipa programako prestazioek 6 milioi euro inguruko inpaktu ekonomikoa izan dezaketela. David programaren kasuan inpaktua beste 2 milioikoa izan daiteke.

EmanZiparen laguntzak 23 eta 31 urte bitarteko gazteentzat dira. Laguntza jaso ahal izateko, gazteen diru-sarrerak ezin izango dira 20.000 eurotik gorakoak izan (pertsona bakarren kasuan). Unitatea pertsona bat baino gehiagok osatzen badute sarrerak ezin izango dira 30.000 eurotik gorakoak izan.

Gainera, ez dute etxebizitza baten titular izan behar edota azken bost urteetan etxebizitza bat ez saldu izana eskatzen zaie edota ohiko errentamenduagatik ordaintzen duten errenta 650 eurotik gorakoa ez izatea. Azken neurri hori aplikatzen da laguntza aitzakia ez izateko jabeek alokairuaren prezioaren gaineko presioa are gehiago handitzeko. 

2019an abian jarri zirenetik, 1.950 onuradun izatetik egun 2.564 inskribatuta egotera pasatu dira. Neurri horrekin batera, Nasuvinsaren alokairuko parke publikoa osatzen duten mila bat etxebizitzaren bosten bat 35 urtetik beherako herritarrentzat erreserbatzen du Nafarroako Gobernuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.