Garraio publikoan bidaiatzea errazagoa izango da

Askoz errazagoa izango da Euskadin garraio publikoan ibiltzea. Aurtengo bigarren seihilekotik aurrera, Gasteizko TUVISAko autobusek Barik, Bat eta Mugi txartelekin ordaintzeko aukera emango dute. Gainera, datorren urteko lehen hiruhilekoan Metro Bilbao Gipuzkoako Mugi txartela onartzen hasiko da. Horrela, EAEko hiru txartelak erabili ahal izango dira metroan, une honetan Barik ez ezik, Bat ere erabili ahal baita.

Azken mugimendu horrekin, Euskadiko hiru bidaia-txartelen elkarreragingarritasunean aurrera egiten da. Euskadiko Garraio Agintaritzak adierazi duenez “erakunde arteko lankidetzari” esker txartel guztien  elkarreragingarritasunean aurrera egiten ari da. Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat garraio publikoa bultzatzea da, “Euskadin mugikortasun-sistema iraunkorragorantz aurrera egiteko funtsezko piezetako bat” baita.

Araba eta Nafarroaren arteko mugikortasuna

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak eta Nafarroako Foru Gobernuak bi lurraldeen arteko bidaiarien errepideko garraioaren zerbitzu publikoa indartu eta hobetzea helburu duen hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horretan jasotakoaren arabera, Arabak bere gain hartuko du Agurain eta Gasteiz arteko errepideko bidaiari-trafikoaren kudeaketa. Nafarroak, berriz, Iruña/Gasteiz linearen bidez, Irurtzun, Uharte-Arakil, Lakuntza, EtxarriAranatz, Urdiain, Altsasu eta Olazti udalerriak eta Arabako hiriburua bera ere kudeatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.