Zurrumurruen aurkako kontakizun laburren V. lehiaketa

Abian da Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak antolatzen duen zurrumurruen aurkako kontakizun laburren lehiaketaren aurtengo edizioa. Parte-hartzailek irailaren 30era arte bidali ahal izango dituzte beren kontakizunak, euskaraz ala gazteleraz, udalaren webgunearen bidez. Lanak modu elektronikoan bakarrik aurkeztu ahal izango dira.

18 urtetik gorako pertsonak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, edozein nazionalitate edo bizileku dutenak, eta deialdiaren gaiak zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien, zurrumurruen aurkako borroka, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Lehiaketa bi ataletan dago banatuta: euskaraz aurkeztutako lanak eta gaztelaniaz aurkeztutakoak. Atal bakoitzeko bi sari banatuko dira. Irabazleek 350 euroko saria eskuratuko dute eta finalistek 150 eurokoa.

Kontakizun laburren “Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!” V. lehiaketara aurkeztutako lanen aukeraketa batekin argitalpen bat egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.