MusEkintza: Bizkaiko museoetako arte eszenikoen lehen jaialdia

Bizkaiko foru-museoak hainbat arte-diziplinatako ikuskizunen agertokia izango dira irailetik datorren urteko ekainaren bukaera arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen MusEkintza jaialdia irailaren 24an hasiko da eta hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egingo da. 2022ko ekainaren 11n eta 24an ere ekitaldiak izango dira. Zazpi gune berezik diziplina artistiko ezberdinetako bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte iraila eta ekaina bitartean. 

Egoitzak

La Encartada Fabrika Museoa, Balmasedan; El Pobaleko Burdinola, Muskizen; Txakolingunea, Bakion; Euskal Herria Museoa, Gernikan; Arkeologi Museoa, Bilbon; Arrantzaleen Museoa, Bermeon; eta, Muñatonestarren Gaztelua izango dira jaialdiaren egoitzak. 

Espazio bakoitzerako argiztapen eta proiekzio apaingarri berariazkoa prestatu da, ikusleen esperientzia indartzeko. Argiztapenaz, bideoz eta soinuz mapatutako proiekzioez osatutako girotze bat sortuko da, aukeratutako espazioan esperientzia bat sortzeko, publikoa museo bakoitzean egiten den arte-ekitaldira joan aurretik.

  • Muñatonestarren Gaztelua: MusEkintza jaialdiaren lehen ekitaldia Muskizeko Muñatonestarren Gazteluan izango da, irailaren 24an. Bertan, Mamba Beat Clubek musika ekitaldia eskainiko du. Gainera, La Glok bere Sacred ikuskizunaren egokitzapena eskainiko du.
    Datorren urtearen maiatzaren 28an, Hortzmuga antzerki taldeak gazteluaren historiaren inguruko antzezlana aurkeztuko du.
  • Euskal Herria Museoa: Gernikako Alegria Jauregian egoitza duen museoa film bat grabatzeko set bihurtuko da urriaren 30ean. Bisitariak aktoreak izango dira egun batez, eta beste modu batera gozatuko dute Museoaz. Escuela de Creación Cinematográfica de Bilbao – ECCBIk izango da esperientzia horren ardura izango duena Amaia Mosteiro zuzendaritzapean. 
    2022ko ekainaren 24an Zentzumenen Akelarrea izango da ikusgai. Izaskun Barroso aktore eta zuzendariak antzerki esperientzia bat proposatuko du William Shakespeareren eskutik, baina Euskal Herrira, bere historiara eta bere mitologiara hurbilduz.
  • Arkeologi Museoa: MusEkintzak musika eramango du Arkeologi Museora datorren azaroaren 27an. Museoko areto batean Zukut taldeak, antzinako musika tresna akustikoak erabiliko dituzte ikuspegi garaikide batetik.  Erabiliko dituzten tresnak dira: egurrezko txalaparta, harrizko txalaparta, alboka, gitarrak, kutxa flamenkoa, atanborak, Frame Drums-ak, atanbora karratuak eta perkusioak.

  • Arrantzaleen Museoa: Datorren urteko urtarrilaren 29an museoak Leire Llanoren Irudiztatutako Inprobisasioak hartuko ditu. Musikari bat eta bi ilustratzaile modu inprobisatuan arituko dira, eta elkarrekin espazio murgiltzaile bat sortuko dute, non, musikaren eta irudiaren bidez, parte hartzen duten ikusleek gai globalei eta gaur egun garrantzi berezia dutenei buruzko gogoetak partekatu ahal izango dituzten. Ikusteko zatia atzerako proiektore baten kristalaren gainean sortuko da, horrela argi eta itzalen joko hipnotikoa lortuz. Itziar Madariaga arduratuko da musikaz.

  • El Pobal  Burdinola: El Pobalekoa, gaur egun, Bizkaian funtzionamenduan jarraitzen duen burdinola bakarra da. Otsailaren 26an eta ekainaren 11n burdinolak poesia, musika eta dantza ikuskizunak hartuko ditu, burdinolako soinu eta usainekin nahastuta.  Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte (Oreka TX), Janire Etxabe (dantza eta barrena) eta Iñigo Egia (perkusioa eta soinu-teknikaria) artisten eskutik, Museora hurbiltzen diren pertsonek espazio magikoa izango dute, eta ez bakarrik burdinolak nola funtzionatzen zuen ikusiko dute; gainera, perkusioaren soinuetan eta Janire Etxaberen aireko dantzaren irudi ikusgarrietan jatorria duten beste sentsazio asko sentituko dituzte.
  • La Encartada Fabrika-Museoa: Juana Lor aktore eta zuzendariaren eskutik, martxoaren 26an ikusgai izango da RELOADED_Emakume Arketipoak ikuskizuna. Bertan, Juana Lor, Haizea Águila eta Beatriz Villanueva aktoreek tresna erabilgarri batzuk eskaintzen dituzte, emakume bakar batean bizi daitezkeen emakume guztiak identifikatu eta ezagutzeko. Lana “ad hoc” egokituko da, esleitutako espazioarekin bat egiteko. Espazio hori ehun-lantzean zentratuko da, eta eszenografia bizidun gisa erabiliko da metafora gisa ehuntzeko ekitaldian sakontzeko.
  • Txakolingunea: Apirilaren 30ean magia eta umorearen txanda izango da. Txakolinaren magia ikuskizunak magia eta umorea uztartuko ditu Jon Zabal magoa eta Yogurinha Borova artista integralaren eskutik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.