Aisialdi osasungarria Auzo Active programaren eskutik

Bilboko 10 eta 17 urte bitarteko gazteen artean kirol-jarduerak sustatzea helburu duen programak 25 saio programatu ditu urrira bitartean.

Martxoaren 17an Auzo Active programaren denboraldi berri bat hasiko da. Aire zabaleko kirol aisialdirako doako programa hau Bilboko 10 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie eta bere helburua da kirola egiteko modu berriak aurkeztea. Programan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar.

Denboraldi berriko programazioak hainbat kiroletako jarduerak hartuko ditu: patinajea, errugbia, saskibaloia, kalistenia, parkourra, slackline, piragua, herri kirolak, esgrima, futbola edo capoeira, besteak beste.

Datorren apirilaren 29ra bitartean jada 8 saio programatuta daude. Maiatzean eta ekainean izango diren saioen inguruko argibideak aurrerago emango dira Bilbao Kirolak eta GazteKlubaren sare sozialen bidez eta bilbaogazte.bilbao.eus webgunean.

Programa honen barruan antolatzen eta garatzen diren jardueretan, Bilboko Udalarekin batera, hainbat kirol taldek parte hartzen dute: Athletic Club Fundazioa, Universitario Bilbao Rugby, Bidaideak Bilbao BSR, eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta Herri Kirolak Federazioa. Horiekin batera beste hainbat erakundek aritzen dira: hala nola ONCE eta beste zenbait entitate sozioedukatibo: Eragintza, Gure Lurra, Gazteleku, Umeak Kalean, Tendel, Gozaldi eta Aldaika, besteak beste.

Auzo Active

Programa helburu bikoitzarekin jaio da. Alde batetik, ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia bezalako baloreetan aisialdi osasungarriko kultura bat sortzea eta, bestetik, eremu publikoa dinamizatzea, Bilboko auzoen gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.

Pasa den urteko edizioan 75 kirol-jarduera egin ziren programaren barruan Otxarkoaga, Abusu, Rekalde, Zorroza, Uribarri, Santutxu, Deusto eta Irala auzoetan. Guztira 1.742 gaztek parte hartu zuten.

Iruzkin 1
  • […] Kirolak erakundeak “Gabonetan primeran kirola eginez” kirol-aisialdiko programan izena emateko epea ireki du abonatuentzat. Bazkide ez diren pertsonek ere izena eman ahal […]

Iruzkinak itxiak daude...