Animatuko al zinateke 58 metroko horma bat edertzera?

Artea eta Ospitaleak deialdiak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei Nafarroako Unibertsitate Ospitalean den horma bat edertzeko ideia artistikoak aurkezteko proposatzen die

Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Gobernuaren Osasun  Departamenduarekin elkarlanean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean den horma Itzel bat edertzeko lehiaketa antolatu du. Artistikoki margotu beharreko hormak 58,6 metroko luzera eta 3,10 metroko altuera du eta pabilioi psikiatrikoaren kanpoaldean da.

Deialdian 18 eta 30 urte bitarteko artista nafarrek parte har dezakete. Proposamenak bakarka zein taldeka aurkez daitezke.

Lehiaketaren xedea da gune hori partekatzen duten pertsona guztiak humanizatuko dituen ingurune bat sortzea: profesionalak, eriak, senideak, lagunak… Proposamenek ospitaleetan diren zirrarak kudeatzen lagundu beharko dute, azken horien kudeaketa erraztuz, gatazketan bitartekaritza eginez eta ospitalean gertatzen diren karga emozionaleko egoeretan lasaitasuna azaleratuz.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 3.500 euro ordainduko dizkio artistari edo artistei lan artistikoaren ekoizpenagatik, materialengatik eta obra Ospitaleko espaziora eramateagatik.

Proposamenak aurkezteko epa datorren martxoaren 20an amaituko da.