Aste Nagusiko “Bilbao Metal Pop-Rock” erakusketaren 37. edizioa

Maiatzaren 12tik ekainaren 5era bitartean Bizkaian bizi diren bakarlariek edo Bizkaian gutxienez kide bat erroldatuta duten taldeek izena eman ahal izango dute Bilboko Udalak antolatzen duen erakusketan.

Datorren maiatzaren 12an, eta ekainaren 5era arte, Bilboko Udalak Aste Nagusiko “Bilbao Metal Pop-Rock” erakusketaren 37. edizioan izena emateko epea irekiko du. Izena eman ahal izango dute, Udalaren webgunearen bidez, Bizkaian bizi diren bakarlariek eta Lurralde Historikoan gutxienez kide bat erroldatuta duten taldeek.

Bilborock Aretoak bertako talde eta artisten aukeraketa bat hartuko du zortzi egunez. Deialdiak, aurreko edizioetan bezala, musika estilo ugari onartuko ditu, Metala, Pop-Rocka, Folka, RAPa, HIP-Hopa, besteak beste, Jazza izan ezik.

Kazetariek eta musika kritikariek osatutako epaimahaiak positiboki baloratuko ditu emakumeek osatutako taldeak eta euskaraz egindako lanak.

Parte hartu nahi dutenek inprimakia bete eta .mp4 edo .wav formatuko lau kantu, .jpg, .bmp edo .png formatuko argazki bat eta artistaren edo taldearen historia bat erantsi beharko dituzte .doc, .docx edo .pdf formatuan.

Hautatuak izanez gero, taldeek 45 eta 50 minutu arteko kontzertua eskainiko dute, eta gehienez ere bi bertsio edo egokitzapen interpretatu ahal izango dituzte. Guztira 15 talde aukeratuko dira, eta Villasound 2024an Aste Nagusia saria irabazi duen Mikosis bandari gehituko zaizkio, eguneko bi kontzertuetako batean jotzeko, 20:00etan eta 21:00etan, hurrenez hurren.