Astialdi Topaketa 2023

Ekitaldiaren helburu nagusia aisialdiko hezkuntza bultzatzen laguntzen duten ekimenak zabaltzea izango da.

Datorren azaroaren 24an, Astialdi Sareak, Euskal Herriko esku-hartze sozialerako eta aisialdiko hezkuntzarako erakundeen sareak, antolatutako “Astialdi Topaketa 2023” topaketaren egoitza izango da Bilboko BBK Gunea. 9:30etik 12:30era, Astialdi Sareko aisialdi-taldeen eta erakundeen sei sareetako ordezkariek partekatuko dituzte 2030erako Euskal Estrategiaren barruko proiektuen aurrerapenak eta emaitzak.

Ekitaldiaren helburu nagusia aisialdiko hezkuntza bultzatzen laguntzen duten ekimenak zabaltzea da, 2030erako Euskal Estrategiaren ildoekin bat etorriz.

Aurkeztuko diren proiektuak sarearen 10 hezkuntza-erronkei lotuta daude: inklusioa, babesa eta gizarte-eskubideak; euskal identitatea eta komunitatea; hezkuntza-feminismoa; bizimodu osasungarria; gizarte digitala, zientzia, teknologia, ezagutza eta berrikuntza; ekintzailetza eta enplegagarritasuna; balioak; klimaren inguruko kontzientzia; garapen komunitarioa, herritarren parte-hartzea eta boluntariotza; eta aisialdia, kultura eta arteak.