Azkuna Zentroak hasiera emango dio gaur, urriak 6, denboraldi berri bati Ate Irekiko Jardunaldi batekin. Zentrora gerturatzen diren horiek guztiek bertan lan egiten duten artistak ezagutzeko aukera izango dute.
Ate Irekiko Jardunaldi honetarako programazioa hogeita hamar bat diziplinarteko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpen egitasmo esperimentatzeko, ezagutzeko eta partekatzeko diseinatu da. Egitasmo horiek, nagusiki, zuzeneko arte, kultura digital, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura eta arte bisualen esparrukoak dira.
Gainera, bisitariek Antonio Fernández Alvirak Zentroko Terrazarako espresuki sortutako Memoria de forma eskultura-instalazioa bisitatzeko aukera izango dute. Pieza eskultorikoen multzoak – murkoak eta buztinezko treskak – fluidoen edukiontzi gisa Alondegiaren aurreko erabilera eta gaur egun eduki kulturalen ontzi gisa duen funtzioa lotzen ditu.
Jardunaldi berean, Neti Neti Amalia Fernández koreografoaren azken proiektu artistikoaren estreinaldia ikusi ahal izango da. Ikusleak lau orduko esperientzia horren parte izango dira. Erritual eszeniko hori hainbat paisaiaz osatuta dago, praktika desberdinetatik abiatuta.
Jardunaldia Felix Daniel Djak Terrazan emango duen emanaldiarekin amaituko da.