BakQ ziurtagiri digitalak milioi bat erabiltzaile baino gehiago ditu

EAEko 16 urtetik gorako biztanleriaren erdiak baino gehiagok du administrazioarekin harremanetan jartzea ahalbidetzen duen BakQ ziurtagiri digitala

 Irakurketa denbora: Minutu 1

Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman dituen datuen arabera, administrazio publikoak, urtero, 900.000  espediente baino gehiago izapidetzen ditu elektronikoki. Azken urteetan administrazioarekin harremanetan jartzeko bide elektronikoak nabarmen egin du gora. Adibidez, izapidetutako jakinarazpenen % 90 inguru modu elektronikoan egiten dira. Gainera, azken 12 hilabeteetan, identifikazio edo sinadura elektronikoko 300 milioi eragiketa baino gehiago erregistratu dira Euskadiko identifikazio-kudeaketako plataformetan.

BakQ

Prozesu horretan ezinbestekoa da BakQ Euskadiko identifikazio eta sinadura elektronikorako BakQ baliabideak izan duen bilakaera. Une honetan, euskal ziurtagiri digital horrek milioi bat erabiltzaile baino gehiago ditu. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da EAEko 16 urtetik gorako biztanleen erdiak baino gehiagok BakQ ziurtagiria duela eta, 25-65 urte bitartekoen artean, berriz, % 75ek baino gehiagok.



Euskal administrazioarekin ez ezik, BakQ ziurtagiriak beste administrazioen atarietan erabil daiteke. Horretarako, Izenpek aukeran jartzen duen txartel birtuala lortu behar da. Txartel birtual hori ordenagailuan instalatzen den software txiki bat da, eta horrekin ziurtagiri digitalen erabilera ahalbidetzen duen edozein egoitza edo bulego elektronikotan identifikatu ahal da.

Com BakQ ziurtagiri digitala funtsezkoa da, administrazio publikoekin eta erakunde pribatuekin (tokikoak, foralak, autonomikoak nahiz estatukoak) modu seguruan identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko aukera ematen duelako.

BakQ ziurtagiria kudeatzen duen Izenpek oinarrizko baliabide bat ere eskaintzen du: Bak ziurtagiria. Ziurtagiri hori kritikotasun txikiko zerbitzuetan eta/edo izapideetan geure burua kautotzeko eta sinatzeko erabil daiteke, Euskadiko identifikazio elektronikoko atariaren bidez. Kasu horretan nahikoa izaten da NAN zenbakiarekin eta pasahitz batekin. BakQ ziurtagiriaren kasuan ez bezala, kasu honetan ez dago autentifikazio-faktore bikoitza (2FA) eta, ondorioz, segurtasun-maila nabarmen baxuagoa da.