BBK-k eta UN Etxeak Bizkaiko gazteentzako BBK-UNESCO beken deialdia ireki dute Parisko egoitzan

BBK-k eta UN Etxeak Bizkaiko bi gazte hautatuko dituzte 2027an UNESCOren Parisko egoitzan sei hilabeteko egonaldia egiteko

Egilea:  Lander Bolado
Argazkia:  BBK Fundazioa eta Shutterstock
Hitz kopurua:  199
Irakurketa denbora:  Minutu bat

BBK-k eta UN Etxeak BBK-UNESCO Nazioartekotze Beken deialdi berria ireki dute. Laguntza horri esker, Bizkaiko bi gaztek sei hilabeteko prestakuntza-egonaldia egingo dute UNESCOren Parisko egoitza nagusian, 2027ko otsailetik uztailera bitartean. Programaren helburua Bizkaiko gazteen nazioarteko proiekzioa eta enplegagarritasuna sustatzea da.

Bi plazak Gazteriaren Atalari eta Informaziorako Sarbide Unibertsalaren eta Inklusio Digitalaren Atalari dagozkie. Egonaldian zehar, UN Etxearen jarraipena eta Parisko sail bakoitzeko arduradunen zuzeneko tutoretza izango dute.

Beka eskuratzeko baldintzak

Hautagaitza aurkezteko, interesdunek Bizkaian erroldatuta egon behar dute, 30 urtetik beherakoak izan eta azken bost urteetan amaitutako unibertsitateko titulu ofiziala izan behar dute. Horrez gain, ingeles edota frantses maila bikaina eta ofimatika-tresnen ezagutza aurreratua izatea eskatzen da.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 14an amaituko da

Baldintzak betetzen dituztenek curriculuma bidali beharko dute bbkunesco.youth@unetxea.org helbidera, “BBK-UNESCO Youth” erreferentziarekin, edo bbkunesco.digital@unetxea.org helbidera, “BBK-UNESCO Digital” erreferentziarekin, hautatutako plazaren arabera. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 14an amaituko da.

2026/2027ko deialdiaren gakoak
  • Plazak: bi beka
  • Helmuga: UNESCOren Parisko egoitza
  • Iraupena: sei hilabete, 2027ko otsailetik uztailera
  • Adina: 30 urtetik beherakoak
  • Titulazioa: unibertsitateko titulu ofiziala, azken bost urteetan amaitua (zazpi urte, desgaitasuna duten pertsonen kasuan)
  • Hizkuntzak: ingeles edota frantses maila bikaina
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 14ra arte (egun hori barne)
  • Harremanetarako: bbkunesco.youth@unetxea.org (Youth) / bbkunesco.digital@unetxea.org (Digital)