Bilbao Music Legends Jaialdiak kartela itxi du

Jaialdia ekainaren 23an eta 24an izango da Bilbao Arenan. Egun bakarrerako sarrerak 60 euroren truke eros daitezke eta bi egunetarako bonuak, berriz, 95 euroren truke.

BBK Bilbao Music Legends jaialdiak bere VI. edizioko kartela itxita dagoela iragarri du. Antolatzaileek baieztatu dutenez, Chris Isaak izango da bigarren kartel-burua. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea osatuta, Grammy sarietarako izendatua eta hainbat arrakasta musikal eta zinematografiko eta estudioko hamahiru albumekin, Kalifornian (AEB) jaiotako rock & roll abeslari eta konpositoreak Bilbo bisitatuko du ekainean.

Musikari estatubatuarrarekin batera, honako musikari hauek ere konfirmatu dira:

  • Scorpions taldeko Uli John Roth
  • Country-rock musika egiten duen Nikki Lane
  • Baionako Willis Drummond taldea ‘Hala ere’ azken diska aurkezten.
  • Vargas Blues Band ‘Stoner Night’ azken lana aurkezten.
  • Luke Winslow-King.

Aipatu musikari horiek guztiek jada konfirmatuta zeuden The Cult, The Waterboys, Canned Heat eta Nikki Hillekin egingo dut bat.

Gainera, aurreko edizioetan bezala, jaialdiak tokiko taldeen alde ere egingo du. Aurten, besteak beste, Lorelei Green, SUA eta The Daltonics taldeak jaialdiko agertokian izango dira.

Jaialdia ekainaren 23an eta 24an izango da Bilbao Arenan. Egun bakarrerako sarrerak 60 euroren truke eros daitezke eta bi egunetarako bonuak, berriz 95 euroren truke.