Bilboko Udalak Gazte Lider Iberoamerrikarren programan hautatutako 25 gazteei harrera egin die. Gazte horiek programan parte hartu duten 2.000 hautagairen artean aukeratuak izan dira. Programa Fundación Carolinak eta Banco Santanderrek antolatzen dute eta ibilbide akademiko bikaina saritzen du. Aldi berean, programak gazteon ibilbide profesionalean gidatu behar dituzten printzipioak eta balioak sustatzen ditu.
Gazteek Europan zehar egiten ari diren bidaiaren barruan, Bilbo bisitatu dute “hiri-inguruneak berreskuratzeko eta hiri-plangintzako eta -biziberritzeko politikak ezartzeko ereduak sustatzen dituen hiriaren eredu argia” delako. Gazteak bi astez izango dira Europan zehar hainbat enpresa eta erakunde bisitatuz.
Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzi Oihane Agirregoitiak eman die harrera gazteei.