Irakurketa: 2 minutu
Bilboko Azkuna Zentroak Bilboko Udalak eta UNICEFek antolatzen duten Haur eta Nerabeen Parte-hartzearen Estatuko Topaketaren VIII. edizioa hartuko du asteburu honetan. Bi urtean behin egiten den topaketan Estatuko eskualde eta autonomia-erkidego ia guztietako partaidetza-kontseiluetako 180 umek eta nerabek hartuko dute parte.
“Ondo babestea hauturik onena da” lelopean, topaketaren ardatza izango da haurren babes-eskubidea izango da. Topaketan izango diren jarduerak UNICEF Espainiako gazte talde aholku-emaile batek diseinatu zituen 2024ko lehen seihilekoan.
Haur eta Nerabeen Parte-hartzearen Estatuko Topaketa
Haur eta Nerabeen Parte-hartzearen Estatuko Topaketak adingabeen eskubideei buruzko proposamenak elkarrekin lantzeko guneak dira. Aurten, topaketa manifestu baten sorkuntzarekin amaituko da, eta manifestu hori tokiko, autonomia-erkidegoko eta estatuko gobernuei aurkeztuko zaie, baita Espainiako Diputatuen Kongresuan ere.
Manifestuaren helburua da parte-hartzaileek adostutako ondorioek eta proposamenek erabaki politikoetan eragitea lortzea. Partaidetza-kontseiluen ordezkariek ondorioak eskualde eta udalerrietara eramango dituzte, haurren aldeko eztabaida eta tokiko ekintzak sustatzeko.
Topaketan autonomia-erkidego guztietako kontseiluek parte hartuko dute: Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Errioxa, Euskadi, Asturias Printzerria eta Murtzia, baita Haur eta Nerabeen Parte-hartzerako Estatuko Kontseiluak (CEPIA) ere.
Ekitaldiaren anfitrioia den Bilbok UNICEFek ematen duen Haurren eta Nerabeen Lagun den Hiria izendapena jaso zuen 2018an, eta 2023an berritu zuen beste lau urtez. Bilboko Haurren eta Nerabeen Udal Kontseiluko haur eta nerabeak anfitrioi izango dira bi urtean behin ospatzen den hitzordu honetan.