Bizkaibusek iragarrik duenez, otsailaren 1etik aurrera ezin izango dira patinete elektrikoak bere autobusetan sartu. Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailaren arabera, neurria “segurtasun arrazoiengatik” hartu da, azken hilabeteetan garraio publikoko sistemetan izandako “hainbat gorabeheraren” ondorioz.
Garraio publikoko enpresaren ustez, patineteak eta monoziklo elektrikoak garraiatzeak arriskuak dakartza erabiltzaileentzat zein ibilgailuentzat eurentzat, eta, horrez gain, Zerbitzuen Eskuliburua urratzeko aukera ere badakar, berariaz debekatzen baitu autobusetan gai leherkorrak, sukoiak, korrosiboak, erradioaktiboak, pozoitsuak, toxikoak edo kutsatzaileak sartzea.
Bizkaibus ez da horrelako neurria hartu duen erakundea. Izan ere aipatu neurria jada hartu duten garraio publikoko beste erakunde batzuekin bat egin du, hala nola Renfe, Euskotren, Metro Bilbao, Metro Madrid, EMT eta Madrilgo hiriarteko EMT, edo Palmako EMT. Horiek ere mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak sartzea debekatzea erabaki dute.
Debeku horrek ez die eragingo mugikortasun urriko pertsonek erabiltzen dituzten ibilgailuei, hala nola gurpil-aulkiei, ezta bateria elektrikorik ez duten bizikleta elektrikoei eta patineteei ere.