
Pasa den urtean, dibortzio-demanden kopurua nabarmen hazi zen Estatuan. Aurreko urtearekin (2020) alderatuta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuen arabera, demanda-dibortzioak % 2,7an hazi ziren, 93.505 eta 91.050, hurrenez hurren. Euskadin, guztira, 3.049 dibortzio izan ziren eta Nafarroan, berriz, 1.211.
Antza denez, dibortzioetarako arrazoi nagusietako bat desleialtasuna da. Eta ezkontzaz kanpoko hitzorduetarako Ashley Madison aplikazioak berriki ezagutzera eman duenez, Bilbo, Donostia eta Iruñea desleial gehien dituzten hirien artean aurkituko lirateke.
Ligatzeko aplikazio horren baitan, Bilbo, Donostia eta Iruñea desleial gehien dituzten Estatuko lehen 20 hiriren artean aurkitzen dira. Zentzu horretan, Katalunia da nagusi: desleial gehien omen dituzten lehen bost hirien artean hiru bertan dira: Manresa, Bartzelona eta Sabadell.
Bilbo sailkapenaren 6. postuan azaltzen da; Donostia 17. postuan eta Iruñea 20. postuan. Aurreko urteetako datuekin alderatuta, Bilbok hiru postu egin du gora eta Donostiak eta Iruñeak, berriz, sei postu egin dute behera.
Sailkapena
Desleial gehien dituzten hirien sailkapena egiteko, Ashley Madisonek bi datu gurutzatzen ditu: aplikazioan izena eman duten hiri bereko pertsonen kopurua eta hiri bakoitzeko biztanleria osoa. Modu horretan, harreman poligamo gehiago edo, besterik gabe, desleialtasun gehiago non ematen diren erakusten du mapak.
Hala ere, Ashley Madisoneko Europarako zuzendari Christoph Kraemer-ek azaldu duenez, “Espainian monogamia gero eta nagusiagoa da, bai adostutako harremanetarako zein harreman sekretuetarako”. Kraemer-ek dioenez, “jendeak, gero eta gehiago, ohiko monogamiak eskaintzen duen hori bilatzen du.
Ashley Madisonen sailkapenaren arabera, hauek dira pertsona desleial gehien dituzten Estatuko hiriak:
- Manresa
- León
- Bartzelona
- Granada
- Sabadell
- Bilbo
- Madril
- Valentzia
- Alacant
- Castelló
- Vigo
- Alcalá de Henares
- A Coruña
- Terrassa
- Sevilla
- Gijón
- Donostia
- Zaragoza
- Málaga
- Iruñea